Xabier Eguiluz Isusi alkate ohiaren heriotzagatik hiru eguneko dolua ezarri dute Urduñan

Aitor Aspuru Saez

Xabier Eguiluz Isusi Getxa Goi taldeko jantzi gorria soinean, irudiaren erdian./ Antonio Muñoz

Frankismoaren osteko lehen udal taldean parte hartu zuen zinegotzi gisa eta 1999 eta 2004 urteen artean alkate izan zen. 

Atzo zendu zen Xabier Eguiluz Isusi 91 urte zituelarik. Urduñarra hiriko zinegotzi hautatu zuten 1979an eta alkate izan zen 1999-2003 legealdia. Egungo udal burua Iker Santocildesek hiru eguneko dolua ezarri du tokiko erakundean.

Santocildesek berak azpimarratu du familia gizona zela, hiriko plan estrategikoa abiatu zuela eta alderdikide moduan oso estimatua zela, aholku onak eta indarrak eman baitzizkion.

Edonola ere, alkate ohiak politikatik harago ere eragina izan zuen eta Getxa Goi txistulari taldeko partaide aktiboa izan zen, eta Adratan etnografia elkartean eta Urduña Hiri Museoan ere lagundu zuen. Kristoko Eskolan ere aritu zen.

Bihar 18:30ean izango da agurtzeko elizkizuna Santa Maria parrokian.

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide