Asteburuan burutu zuten Urduñako Poteo Musikatuaren edizio berria eta ohiko kontzertuekin batera hitzordu bitxia eta jendetsua egin zuten larunbatean. Hasieran Foru plaza hartu behar zuen ekintzak baina Herri Eskolako karpara mugitu zuten azkenean, eguraldiaren ondorioz.
Hala ere, publiko andana bertaratu zen 30 bateriajoleren jarduera bateratuaren lekuko izateko. Izan ere, musikari horien artean eskualdeko herritar ugari zeuden, adin anitzekoak.
Eta anitza izan ziren ere landu zituzten rock doinu burrunbatsuak, Zea Mays edota Red Hot Chili Peppers taldeen abestiak uztartuta. Hiru saio eskaini zituzten eta publikoa ez zen falta izan guztietan.
Argazkiak eta bideoak: Antonio Muñoz eta Izaskun del Cerro