Ahaztu nirekin. Memoria alfabetiko-kronologiko-bibliografiko bat

Ahaztu nirekin. Memoria alfabetiko-kronologiko-bibliografiko bat

Miren Agur Meaberi eskatu diogu etorkizunari begira jartzea. Honen ondorioz narrazio original bat sortu du. Idazkia abiapuntua da ikuskizun hau ontzeko. Testu literarioarekin batera bi bertsolari (Miren Amuriza eta Uxue Alberdi), hauek ere literatura idazleak dira, gai jartzaile bat (Amaia Agirre) eta musikari bat (Antton Valverde), Euskal Kantagintza berriko aitzindari bat,  arituko dira eszenan. Etorkizunari buruzko narrazio labur hau kate-begi bat da. Orain arte Loraldiaren edizio guztietan arrakastatsu samar izan den sormen-kate luze baten adierazpena. Bertan literatura, musika eta bertsolaritza uztartzen dira eta datorren etorkizunari begira paratzen gara guztiok. Etorkizuna eta oraina gurutzatzen diren lekua izango da berriro ere Guggenheim Bilbao Museoaren auditorioa.

Zozketa: Martxoak 20, 14:00

Epea: 2026/03/20 14:00

Zenbat da 2+2 hizkiz?