Akerbeltzen 15. urteurreneko kontzertu berezia ikusteko bi sarrera bikoitzen zozketa

Akerbeltzen 15. urteurreneko kontzertu berezia ikusteko bi sarrera bikoitzen zozketa

Akerbeltz erromeriak kontzertu berezia eskainiko du larunbatean Durangoko Landako gunean. 21:00etan hasiko da emanaldia, baina lehenago Andoni Ollokiegi arduratuko da giroa berotzeaz, 19:00etatik aurrera. Ez da gonbidatu bakarra izango, artista ospetsu ugari igoko dira oholtzara erromeriarekin batera abestera: Leire Martinez, Rozalen, Alex Sardui, Zuriñe Hidalgo, Doctor Deseo taldeko Jou eta Francis, Iñaki Ortiz de Villalva, Bamboo Dance eta Yogurinha Borova.

Erromeriak sare sozialetan jakinarazi duenez, sarrera guztiak agortu dira dagoeneko, baina Aiaraldea Komunikabideak 2 sarrera bikoitz zozkatuko ditu ostiralean. Hemen parte hartu daiteke zozketan. 

Sariduna: Iker Arbazaigoitia Ruiz.

Zozketan parte hartzeko epea bukatu da.