Mendiko Lagunak taldeak Mendi Jardunaldiak antolatu ditu berriro. Egitarau oparoa prestatu dute eta horren barruan Alex Txikonen La montaña desnuda filma proiektatuko dute.
Pelikula dokumental horretan Lemoako mendizaleak deskribatzen du Nanga Parbatera egindako espedizioa. Neguan lehenengo aldiz mendi horren tontorra zapaltzea lortu zuen berak lideratutako taldeak. Hori bai, egindako bigarren saiakeran.
Azaroaren 18an, ostegunean, izango da hitzordua 19:00etan Amurrio Antzokian eta Aiaraldea Komunikabideak sarrera bikoitza zozketatuko du.
Irabazlea: Maider Pascual.
Zozketan parte hartzeko epea bukatu da.