Antxine

Antxine

Janire Etxabe

Dantza bertikalaren eremuan aritu da buru belarri 2017. urtetik aurrera. Antxine dugu azken sormena eta berriro ere ikuslea harritzeko eta hunkitzeko gogoarekin eszenaratuko du festibalean. Performance honek arte plastikoak eta dantza bertilaka uztartzen ditu.

Emakume bat burukoa jantzita eszenan dago. Haren bizi-zikloaren bidean duen karga emozionalari eta kulturalari erreparatzen dio. Sinbologiaz aldatzen joango da eta objetuek protagonismoa hartuko dute.

Emakumea bertan  jaioko da, babestuko da, eta bertatik isuriko ditu ahotsa, odola, izerdia eta bizia. Soinu-eremuan, ttun-ttuna edo xirula bezalako doinu tradizionalak soinu industrialekin uztarutuko dira.

Jose Pablo Arriagak sortu ditu objektuak eta Paula Olazek soinu-espazioa.

Emanaldiaren ondoren solasaldia izango dugu.

Sariduna: Ixiar Garcia

Zozketan parte hartzeko epea bukatu da.