'Erresiñula Kantari' kontzerturako bi sarrera bikoitz

'Erresiñula Kantari' kontzerturako bi sarrera bikoitz

Erresiñula kantari Jean Mixel Bedaxagar kantariak plazaratu duen azken musika-lana da eta Bilboko Itsasmuseumean aurkeztuko du martxoaren 16an 19:30ean. Diskoa udazken aldean kaleratu zen eta Loraldiako kontzertua aukera paregabea da Urdinarbeko sortzailearen azken sorkuntza ezagutzeko. Hiru hamarkada darama Zuberoako lurrari lotuz kantari eta hauxe da seigarren lana. Dantzari, txirula jotzaile eta kantari: ordena horretan garatu da artista gisa Bedaxagar eta gure ekialdeko ahozko tradizioaren ordezkari nagusietako bat bihurtu da.

Herri musikariaren funtzioak betez gain, Xaho pastorala idatzi zuela gogora ekarri behar dugu. Kulturgile aktibo honek ez du gehiegi Hegoaldeko eszena zapaltzen eta oraingoan Juan Mari Beltran eta Errege Belda musikariak izango ditu eszenako kide.

Kantaldiaren erreportorioa horrela definitzen du sortzaileak: “Etxahun Barkoxe eta Etxahun Iruri, Phetiriri Phoiü, Queheille, Pette Etxekopar Lezarte bai eta Xalbador, kantore eta müsika sorzale, ala kantari eta bertsulari, kreazale herrikoi ezezagünak, denak bildüma hontan nahi nüntüke ohoratü.”

Bere ttipian, Zuberoak Euskal Herri osoa aho bete hortz uzteko moduko kultur produkzioa du. Horrela, Bedaxagar azalduko da Bilbon, liluratuko gaituzten doinuak kantatzera.

Zozketa: Yolanda Diego

 

Zozketan parte hartzeko epea bukatu da.