Aiaraldea hedabideak Errigorako saskiak zozketatuko ditu erabiltzaileen artean. Aurten hiru mota egongo dira: zuria (berezia, 70€), beltza(betikoa, 50€) eta berdea (ekologikoa 60€). Saskiak eskatuta, hauen balioaren %25 Nafarroa hegoaldeko eta erdialdeko euskalgintzari emango zaio. Aiaraldea komunikabidean hiru kutxa banatuko dira, Errigorako lagunei esker: bi irakurle edo erabiltzaileen artean; eta bat Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkideen artean (ekologikoa). Eskaerak egiteko epea, aldiz, azaroaren 20an bukatuko da.
Zozketa data: azaroaren 22an, 12:00etan.
Saridunak: Itziar Azurmendi, Iratxe Granado Olabe eta Pili Pueyo.
Zozketan parte hartzeko epea bukatu da.