Martxoaren 6an 19:30ean Bilboko Alondegian Ainhoa Artetxek, Enrike Hurtadok, Izarne Oyarzabalek, Josu Rekaldek eta Katixa Agirrek dantza, musika, antzerkia eta ikus-entzunezkoen lana aurkeztuko dute.
2050. urtetik aurrera ohikoa bihurtu zen denok biki digital bat edukitzea, erreplika birtuala, ingurune digitalean gizakiaren itxura, jokaera eta are kontzientzia imitatutako zuena. Xulop biki digital horietako bat da. Polux bere giza originalarekiko lotura eten egin da. Datu ugari galdu ditu, baina badu bere aurreko bizitzaren oroimenik. Ezerezean galdu nahi ez eta bere giza originalaren bila abiatuko da, bere bizitzaren zentzuaz eta norabideaz hausnartzen duen bitartean.
Gorputzaren atzean dabil Xulop. Baina gorputzaren atzean, zer dago? Arima? Proiektu hau hainbat diziplina artistiko uztartuko dituen dispositibo bat izango da, zuzeneko dantza, antzezpena, ahotsa eta musika, aurretik grabatutako ikus-entzunezko proiekzioekin nahastuko duena.
Ikuskari-artefaktu digital honetan Xulopen istorioa kontatuko da. Xulopen bidaia gorputzaren bila. Non da Polux? Zer da orain Xulop? Memoria hautsia? Zer da Pulox bera? Mamua? Gorputzaren atzean zer dago? Arima? Zuzeneko ikuskarian dantza, antzezpena, ahotsa, musika eta ikus-entzunezko proiekzioak uztartuko dituzte.
Istorio bera Interneteko formatuan ere eskuragarria izango da, bideo sorta baten bidez. Baita sare sozialetan ere presentzia propioa izango du.
Saridunak: Iratxe Letona, Zutoia Latatu, Aitziber Martinez
Zozketan parte hartzeko epea bukatu da.