Aiaraldea Komunikabideak sarrera bikoitza zozkatuko du asteazkenean, Joseba Irazokik hurrengo egunean eskainiko duen emanaldia ikusi ahal izateko. Musikari nafarrak Gitarra Lekeitioak (Onomatopeikoa II) diskoa aurkeztuko du, urrian plazaratu baitzuen. Soinu psikodelikoak eta intimoak jaso ditu Irazokik bere azken lan horretan.
Zozketan parte hartzeko epea bukatu da.