Alaine Agirreri esan zion Loraldiak Geroari begira jartzeko eta horren ondorioz “Gerorik balego” testu originala eta zirraragarria sortu du. Idazkia abiapuntua da ikuskizun hau ehuntzeko. Testu literarioarekin batera bi bertsolari (Oihana Bartra eta Nerea Ibarzabal) eta musikari bat (Olatz Salvador) arituko dira eszenan. Hausnarketa poetiko hau kate begi berri bat da orain arte Loraldiaren edizio guztietan lotu ditugun amaiera ekitaldietan. Bertan literatura, musika eta bertsolaritza uztartzen dira eta etorkizunari begira paratzen dira. Geroa eta oraina gurutzatzen diren lekua izango da berriro ere Guggenheimen auditorioa. Martxoaren 27an, igandean, Guggenheim Museoan, 12:30ean.
Zozketa: Jon Gaizka Lafuente Menoio
Zozketan parte hartzeko epea bukatu da.