Bidegurutzean arte bisualak, musika garaikidea eta kantua. Hiru arte diziplina horiek batuko dira Laboaren esperimentazioaren bidean. Mikel Laboak sormenaren norabideak urratu zituen unibertso propio bat eratuz. Esperimentazio horri Lekeitio deitu zion.
Mikel Laboa euskal musika garaikidearen berritzailea berrinterpretatzeko irrikatik abiatzen da proiektua. Duela hamarkada luze utzi gintuen sortzaile berritzaile honek arrasto ezabaezina utzi du. Proiektu honen bidez, haren sorkuntza esperimentala berreskuratu eta diziplina anitzeko zuzeneko ikuskizun bihurtu dute.
Musika garaikideak, arte bisualak eta kantuak elkartzen dituen sorkuntza, Laboari buruzko begirada berri bat eskaintzen duen bidegurutzea.Kontzertua Kuraia Musika Garaikideko XXVIII. Topaketarekin elkarlanean sortu da. Bilboko Arriaga antzokian, martxoaren 16an, asteazkena, 19:30ean.
Irabazlea: Jon Gaizka Lafuente Menoio
Zozketan parte hartzeko epea bukatu da.