Eulalia Abaitua Euskal Herriko lehen emakumezko argazkilaria izan zen. Ingalaterran ikasi omen zuen hasi berria zen artea eta Bilbora, bere hirira, ekarri zuen, XIX. mendearen bigarren erdialdean. Kamararekin islatu zituen pertsonak (hamaika emakume) eta paisajeak euskal memoria dira. Irudi ezinbestekoak euskal nortasuna ulertzeko eta ezagutzeko.
Beraz, aitzindaria eta bidegile handia izan zen baina gaur egun oraindik ezezaguna da. Euskal kulturak zor dio onespena eta ezagutza. Horregatik, Loraldia Kultur Elkarteak sustatu du ikuskizun hau. Aurretik, Anton Abbadia, Elkano edo Iparragirrerekin egin dugun bezala, Eulalia Abaitua sormen garaikide baten bidez eramango dute tauletara.
Ikuskizunak hiru osagai ditu. Ikus entzunezkoen bidez Abaituaren argazkiak ezagutuko dira, teatro-kontaketak (Ane Pikaza) haren bizitza eta memoria osatuko du eta musikak (Maite Larburu) historia miresgarri honi soinu banda jarriko dio. Loraldiaren produkzio propioa da eta Abaituaren ondarea lau haizetara hedatzeko sortua da. Arriaga Antzokian, martxoaren 15ean asteartean, 19:30ean.
Irabazlea: Casandra Martinez Gallego
Zozketan parte hartzeko epea bukatu da.