Fermin Muguruza ikusmiran. Euskal musikaren esploratzaile iraultzailetako bat. Irungo berritzaile nekaezinari begira, kolpez kolpe, beste hiru sortzaile eraberritzaile jarri dira. Kortatu, Negu Gorriak eta Fermin Muguruza izenekin plazaratutako hamaika kantuk buelta bat izango dute. Ez da omenaldirik, gure bizitzaren soinu-banda izan diren kantuen berrikusketa baizik. Neo-soul, reggae, rap… entzungo dira gaueko giroan. Muguruza komandante zaharra gaurko garaietara ekarriko dute. Jakin badakigu Ferminen kantak ez direla sekula zahartzen. Horregatik, manifestu berri bat idatzi nahi izan dute eta festa baten bidez eskaini. Ateak ireki, gora Herria! Erdu, Muguruza Mani-Festara! Martxoaren 26an, larunbata, 22:00etan, Kafe Antzokian.
Zozketa: Ane Arandia
Zozketan parte hartzeko epea bukatu da.