Maitasuna ez da nahikoa

Maitasuna ez da nahikoa

Maitasun idealaren gainbera ospatzen duen manifestu poetiko musikatua dugu Maitasuna ez da nahikoa sormen berria. Hitza eta musika uztartzen dituen emanaldia. Oholtza gainean hitza, soinua, argia eta bi gorputz. Performatutako gorputzen eta deformatutako soinuen agora bat. Hitzekin jolastu eta soinuz lokaztu. Doinu printzak, printze eta printzesarik gabe. Ahotsaren hotsak, boza altuak eta altabozak. 

Hiru sortzaile eszenan. Mari Luz Esteban idazleak sortu ditu hitzak, Amorantek, berriz, musika ondu du eta Itziar Garalucek argien eta irudien ardura hartu du. 

Zozketa: Martxoak 24, 14:00

Epea: 2026/03/24 14:00

Zenbat da 2+2 hizkiz?