Neomak taldeak kontzertua eskainiko du martxoaren 14an Bilboko Arriaga Antzokian 19:30ean. Gainera, sarrera honek aukera emango du Agurtzane Intxaurragaren solasaldian parte hartzeko.
Neomak orain arte ezarritakoarekin haustera dator, tradiziotik datozen kontu zaharrak, kanta berri bilakatu eta zuen barrenak astintzera dator.
Zazpi emakumeren ahotsak, sorginkeriaz betetako doinuak, pandero eta dantzak. Tradiziotik edaten duen proposamen artistikoa, baina irakurketa garaikidea eta taularatze berritzailean.
Txikitatik musikan jardun duten sortzaileak dira. Aurrez Kepa Junkerarekin “Sorginak” izenpean ibiliak, orain euren proiektu propioa martxan jarri dute.
Taldearen izen bera (Neomak) aukeratu du taldeak euren estreinako lanari izena emateko, grezieraz “ilargi berriak” esan nahi duen hitza.
Soinu organikoak teknologia berriekin naturaltasunez nahasten dituzte. Aske, nahi dutena sortuz eta erakutsiz, trikitixa tradizionala elektronikaz busti dute, entzulea dantzan jartzeko asmoz. Kontzertu soil bat ez ezik, ikuskizun osatu bat eta zentzumen guztiak piztuko dituen esperientzia bereizgarria ere izan nahi du.
Sariduna: Jone Cormenzana
Zozketan parte hartzeko epea bukatu da.