Orozkorock jaialdirako sarrera bikoitza

Orozkorock jaialdirako sarrera bikoitza

Aiaraldea hedabideak Orozkorock jaialdirako sarrera bikoitza zozketatuko du erabiltzaileen artean. Maiatzaren 18an izango da musika festibala Orozkon. Sarrerak 15€ balio dute, eta salgai daude dagoeneko ondorengo tokietan: Jentilzulon (Orozko), Ilargi tabernan (Laudio), Txokogorrin (Amurrio), Mugalden (Urduña), Sorgiñen (Arrigorriaga) eta Axularren (Igorre). Guztira, 8 musika taldek hartuko dute parte. Informazio guztia orozkorock.eus webgunean dago.

Zozketa data: maiatzaren 3an, 12:00etan.

Sariduna: Egoitz Vadillo Egiguren

 

Zozketan parte hartzeko epea bukatu da.