Reggae jaialdirako sarrera bikoitz baten zozketa

Reggae jaialdirako sarrera bikoitz baten zozketa

Aiaraldea hedabideak otsailaren 22an Amurrioko Burubio kulturgunean izango den Reggae festibalerako sarrera bikoitza zozketatuko du erabiltzaileen artean. Emanaldia 22.00etan hasiko da, eta sarrerek 6 euroko prezioa izango dute. Kultura Reggae Band, Cristosaurio eta Gwa Ya taldeak oholtzaratuko dira oraingoan. Gainera, Amurriock lehiaketako sariari esker, Gwa Ya taldeak zuzenekoa grabatuko du, Aiaraldea Ekintzen Faktoriak eskainitako saria medio.

Zozketa data: otsailaren 22an, 12:00etan.

Sariduna: Gurutze Urquijo

Zozketan parte hartzeko epea bukatu da.