Aiarako jaiak: Euskara, ingurumena eta berdintasuna zaintzeko dinamikaz blai

Izar Mendiguren Cosgaya 2017ko api. 27a, 17:42

Festa eremuetan izango dute eragin gehien planteatutako neurriek / Aiaraldea

Apirilaren 27an hasiko dira Aiarako jaiak. Euskara, berdintasuna eta ingurumena errespetatzeko hainbat neurri hartu ditu Udalak.

Apirilaren 27an hasiko dira Aiarako jaiak. Aurten, gainera, arreta berezia jarri diete berdintasunari, euskarari eta ingurumenari; eta festak hobetzeko gomendioak eta neurriak ezagutarazi dituzte, bost guztira. Aurrenekoa Aiara berdintasunaren alde” zapi morea jartzea da, parekidetasuna bultzatzeko. “Euskaraz hitz egin eta ahalbidetu besteek ere egin dezaten”, dio bigarrenak. Hain zuzen, lehen hitza euskaraz egitera konprometitu dira festetako kideak. Bestalde, hondakinak eta soberakinak birziklatuko dituzte, horretarako materiala eta guneak eskura jarrita. Hori dela eta, festez gozatzera hurbiltzen direnei arduratsuak izateko deia luzatu diete, baita erabiltzen dituzten ontziak jasotzekoa ere.

 

Baloreak sustatzeko modu berriak

Aipatutako baloreak sustatze aldera, hainbat material sortu dute. Batetik, zapi moreak; 0.50 euroren truke egongo dira eskura txosnetan. Horrez gain, Prontxik, hots, Aiarako jaietako maskotak, betaurreko moreak eramango ditu jantzita. Antolakuntzari dagokionez, estereotipoak eta ohiko rolak ekiditeko lan banaketa modua berritu dute. Etxaurren Ikastolako andereñoak izango dira aurtengo pregoilariak. Aurreratu dutenez, festen hasiera ekitaldian emakumeek herriko historian egindako lana goraipatuko dute. Halaber, komunikazio euskarrietan eta musika eskaintzan euskara indartzen saiatu dira. Ingurua zaintzeko, aldiz, bazkarietan plater eta mahai-tresnak berrerabilgarriak erabiltzeko deia luzatu dute, baita tokiko ekoizleen produktuak kontsumitzekoa ere. Ildo beretik, zabor pilaketa saiheste aldera, edalontziak jasotzeko ahalegina eskatu dute

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide