Lankidetza hitzarmena sinatu du Aiarako Udalak Bikarte elkartearekin, ume errusiar eta bielorrusiarrak denbora tarte batez hartzeko programa bultzatzeko. 2.000 euro emango dizkio tokiko erakundeak elkarteari, harreraren antolakuntzatik eratorritako gastuei aurre egiteko (garraioa, aseguruak eta bestelako gastuak).
Aurten hiru izan dira programa horren bidez Aiaran egon diren umeak. “Elkartruke kulturala” sustatzeaz gain, ume horiek “osasuntsu hazi eta garatzeko aukera” ematen du egitasmoak, udaletik jakinarazi dutenez. “Gainera, aukera luzatzen zaie aurre egiteko erradiazio nuklearra edo muturreko klimak pairatzeagatik eta apurtutako familietako kide izategatik bizitako ezbeharrei”.