Errusia eta Bielorrusiako 68 haur etorri dira EAEn uda igarotzera, Bikarte elkartearen harrera-programaren bidez. Horietako 16 Aiaraldean egongo dira, eskualdeko familiekin.
Iragan astean heldu ziren Errusiako haurrak. Bielorrusiakoak, aldiz, larunbatean iritsi ziren. Denbora gehiena familiekin igaroko duten arren, hainbat ekintza batera egingo dituzte haurrek, elkarteko begiraleekin. Uztailaren 29an Lezamara joango dira, bertako ingurumen naturala bisitatzeko.
Gabonetako kanpaina, abian
Abian dago dagoeneko bi herrialde horietako haurrak hartzeko gabonetako kanpaina. Interesa duten familiek elkartearekin jarri daitezke harremanetan, bikarte@yahoo.es helbidearen edota 605 709 019 telefono zenbakiaren bidez.