2017/10/20 19:00

Jaia

Aiarako Euskararen Asteburua: Solasaldia eta Xaibor

Aiarako Euskararen Asteburua: Solasaldia eta Xaibor
Otueta Gizarte Etxea eta Pilotalekua, Aiara Luiaondo

Urriaren 20an, 21ean eta 22an ospatuko dute Aiarako zenbait herritan Euskararen Asteburua; Luiaondon, Arespalditzan eta Izorian, alegia. Edonola ere, aiararrak ez ezik, bi pertsonaia izango dira aurten protagonistak; Ahobizi eta Belarriprest.

Urriaren 20an, ostiralean, biek parte hartuko dute Otueta Gizarte Etxean egingo den solasaldian 19:00etan. Berez, euskararen erabilerarako aktibazio kanpaina aurkeztuko dute Belarriprestek eta Ahobizik. Eurekin Asier Lafuente egongo da, Aguraingo esperientzia azaltzeko esparru horretan. 19:30ean Luiaondoko frontoian hasiko da DJ Xaiborren dantzaldia.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide