13:00 // Familia argazkia piloian eta poteo musikala 15:00 // Bazkaria Batzokian 17:00 // DJ Juanmarekin dantzaldia 20:30 // Afaria Batzokian
Hemen ikusi daiteke egitarau osoa eta erreserbak egiteko modua.
Arte Eman festari hasiera emango zaio 18:00etan Sormen egonaldietan parte hartutako artisten lanak eta If Matxikote bekadunaren arteko mahai-inguru batekin. Bertan, gertutik ezagutu ahal izango ditugu sorkuntza proiektuen tripak, kontraesanak eta egiteko modu desberdinak. Aukera paregabea izango da artisten artean saretzeko eta kolektibizatzeko. Saio irekiak Itxaso Gardoki, Nerea Lizarralde, Andrea Berbois eta Jon Garrido Gallardo. If Matxikote Mahai inguru ostean If Matxikoteren erakusketaz gozatu ahal izango dugu. HOR-HOR Amaitzeko HOR-HOR xiberutarren kontzertua izango dugu. Haien hitzak kanta, kanta: Itxaro Borda, Francis Jammes, Joxean Artze, Manex Lanatua, Jean Giono eta ezinbeztekoak zaizkien beste poeten idatzietaz abiatuz, Xiberu txokoko soinu bitxiak eskainiko dizkigute, hizkuntzen intimitatean, ahots soilez baita artetarik kontrabaxuz eta teklatuz lagundurik.
Hizkuntza: Euskara