aiaraldea.eus

Yeray eta Victor Perezek podiuma zapaldu dute Galiziako Falkoneria Txapelketan

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa   Kirola  Aiara

Asteburuan izan da txapelketa Ordesen. Larunbatean kanporaketak jokatu zituzten eta igandean finalak. Yeray Perezek 3. postua eskuratu zuen 350 gramo baino gutxiagoko pisua duten hegazti harraparietako kategorian eta bere aita, Victor Perez, txapelduna izan zen aztorearekin eper ehizan.

Yeray eta Victor Perezek podiuma zapaldu dute Galiziako Falkoneria Txapelketan
Yeray eta Victor Perez eskuratutako sariekin. V. P. | Ikusi handiago | Argazki originala

Victor Perez pozik agertu da emaitzekin. Berez, hirugarren kategoria batean ere sailkatu zen finalerako beste animali batekin.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa