Azaroaren 24an elkartu zen Aiarako Kuadrillako ogasun batzordea gaurko Amurrioko Osoko Bilkuran eztabaidatuko duten aurrekontu proposamena prestatzeko.
Aiarako Kuadrillako EHBilduk prentsa oharra kaleratu du, koalizioaren esanetan, forma zein edukietan hainbat gabezia dituzten aurrekontuak hobetzeko asmoz. Inongo "bokazio sozialik" ez duten aurrekontuak direla salatu du talde politikoak.
Berdintasun arloan hainbat hobekuntza egiten proposatu du EH Bilduk, ala nola kuadrillako berdintasun zerbitzuen arteko koordinazioa bultzatzea edo Laia eskola sendotzea. Hobekuntzak proposatu ditu baita ere gazteriaren, sustapen ekonomikoaren eta euskararen alorretan.
Era berean EAJren eztabaida nahi eza salatu dute, bai eta Kuadrillako Lehendakariaren dieten % 50eko murrizketa eskatu ere.