Aiarako Udala akordio batera iritsi da Aday fundazioarekin Adinekoen eguneko arretarako landa zentroa kudeatzen jarraitu dezan. 58.000 euro emango dizkio tokiko erakundeak fundazioari aurten eskainitako zerbitzuagatik, eta prest azaldu da hurrengo urteetan diru partida handitzeko, “udaleko gizarte laguntzailearen oniritzia jasotzen badu eta gastuak behar bezala justifikatuta baldin badaude”.
14 plaza
2009. urtetik dago zentroa martxan. Aldi berean erabili daitezkeen 14 plaza ditu. Horietako hamarrek Arabako Foru Aldundiaren laguntzaren bidez funtzionatzen dute.