Victor Perez eskualdeko herritarra 2016ko Espainiako Falkoneria Txapelduna izan zen eta berriro txapela bereganatzeko joan zen Osunara, abenduaren 6an, 7an, 8an eta 9an lehiatu baitzen titulua.
Andaluzian, Perezek lortu zuen finaletara heltzea aztorearekin eta Harris arranoarekin, baina ez zuen lehen postua erdietsi.
Larunbatean Laudion
Falkoneria sustatzeko eta hegazti harrapariak erakusteko, Victor Perez animaliekin egongo da Joyería Lambarrin larunbatean arratsaldez.