Aiara osatzen duten 23 Batzar Administratiboen finantzaketarako udal-aurrekontua publikatu du udalak. Besteak beste, Tokiko Erakundeen Finantzaketarako ezarritako irizpideak eta Batzar Administratibo bakoitzeko biztanle kopurua hartu dira kontutan laguntzen zenbatekoa zehazterako orduan. Tokiko Erakundeen finantzaketara 136.304,70 euro bideratuko ditu tokiko erakundeak.
Udal-aurrekontu parte-hartzaileagoak
Iazko azaroan Aiarako Udalak ordenantza berria publikatu zuen aurrekontuen diseinuan Administrazio Batzarren parte-hartzea ahalbidetuz.
Horri esker, Batzar Administratiboek jasotzen duten diru-kopura handitzeaz gain, aurreikuspen handiagoz jokatzeko tartea eskuratu dute ere; inbertsioak egiterako orduan urte horretan jasoko duten diru-sarrera aurretiaz ezagutuko baitute.
Finantzaketa herrika
Luiaondo eta Arespalditza izango dira diru-laguntza handiena jasoko duten entitateak. Aiarako herri populatuenak dira: 1.223 eta 495 biztanle dituzte, hurrenez hurren. Luiaondok 28.343,31 euro jasoko ditu eta Arespalditzak 13.668,26 euro.
Zuatzak, 123 biztanlerekin, 5.419,05 euro jasoko ditu. Lantenori, bere aldetik, 7.907,94 euro dagozkio dituen 118 biztanleengatik. Izoriak, aldiz, 5.881,86 euro jasoko ditu dituen 163 herritarren proportzioan. Menagaraik 7.149,91 euro izango ditu 230 biztanle baititu eta Murgak, 129 biztanlerekin, 5.444,20 euro bilduko ditu.
Gainontzeko hamasei Batzar Administratiboetako biztanle kopuruaren artean ez dago hainbesteko alderik, ondorioz, finantzaketa nahiko parekoa jasoko dute 2018ari begira:
- Agiñiga (26 auzokide): 3.769,6 euro
- Añes (24 auzokide): 3.900,39 euro
- Opellora (29 auzokide): 3.733,41 euro
- Etxegoien (23 auzokide): 3.752,15
- Erbi (10 auzokide): 3.515,euro
- Lejarzo (15 auzokide): 3.552,30 euro
- Luxo (9 auzokide): 3.549,61 euro
- Madaria (9 auzokide): 3.418,32 euro
- Maroño (41 auzokide): 3.925, 63 euro
- Menoio (34 auzokide): 3.987,52 euro
- Ozeka (15 auzokide): 3.603,67 euro
- Olabezar (68 auzokide): 4.857,61 euro
- Kexaa (40 auzokide): 4.405,03 euro
- Erretes Lanteno (59 auzokide): 4.375,40 euro
- Salmanton (30 auzokide): 3550,81 euro
- Soxo (51 auzokide): 4.593,72