Aiarako EAJk oharra zabaldu du jakinarazteko 70.000 euroko diru-laguntzak eskainiko dituela udalak, finantzazio eredu berria jarraiki.
Horietako 35.000 euro baliatuko dute lanak ordaintzeko 11 herritan: Añes, Menoio, Erretes Lanteno, Agiñaga, Izoria, Kexaa, Arespalditza, Menagarai-Beotegi, Etxegoien, Maroño eta Olabezarren, hain zuzen. Horretarako, Administrazio Batzarrek proiektua aurkeztu zuten aurretik, oinarrizko azpiegiturak eskuratzeko.
Horrez gain, beste 35.000 euro banatuko ditu udalak lanen gastu teknikoei aurre egiteko. Kasu horretan 12 kontzeju izan dira hautatuak: Luiaondo, Menoio, Zuhatza, Lanteno, Menagarai-Beotegi, Kexaa, Maroño, Arespalditza, Madaria, Izoria, Erretes Lanteno eta Olabezar.
Epeak
Beharrezkoa den dokumentazioa urtarrilaren 31 baino lehen aurkeztuko beharko dute Administrazio Batzarrek Aiarako Udaletxean edo bere bulegoetan. Bertan jaso ahalko dute informazio guztia.