Zarautzen egon ziren larunbatean Aiara Txirrindularitza Elkarteko kideak. 134 txirrindulari abiatu ziren Zarautzetik lasterketa lau batean parte hartzeko. Getaria eta Zumaia herriak zeharkatu ostean, aurreikusi bezala, esprintean ebatzi zen sailkapena, helmugara iristean.
50 txirrindulari sartu ziren esprintean, Asier Castilla tartean. Norgehiagoka jokatzeko gaizki kokatuta egon arren podiumeko hirugarren postura igotzea lortu zuen urduñarrak. Bere atzetik, taldekide dituen Ander Lopez eta Eder Caminok gurutzatu zuten helmuga.
Hodei Martinez eta Hodei Ruiz de Baleguerak, Aiara Txirrindularitza Elkartekoak hauek ere, bigarren talde batekin zeharkatu zuten Zarautzeko helmuga. Orokorrean gogor aritu ziren eskualdeko txirrindulari gazteak.