San Isidro Azokaren edizio berria egongo da asteartean, maiatzaren 15ean. Lehen sektoreari lotutako egun osoko jardueraren egitaraua hurrengoa izango da herrigunean:
- 08:00 // IV. Arraza Piriniotarreko Behien Lehiaketa.
- 09:30 // Artisauen, ekoizleen eta animalien erakusketa. Horrez gain, Euskadiko Hazien Sareak ere mahaia izango du. Bertan tokiko haziak eta espezieak identifikatzeko eta babesteko egiten ari diren lana azalduko dute.
- 12:00 // Baserri Gymkana
- 12:00 // Meza (Gizarte Etxea)
- 12:30 // Zuku ekologikoak dastatzea (Gizarte Etxea)
- 13:00 // Tokiko produktuen (gazta eta txakolin) dastatzea
- Tokiko produktuak baliatuta, txosnan, eta Antojo zein Batzoki Berrian pintxoak prestatuko dituzte
- 13:00 Herri Kirolak
- 18:00 // Los últimos pastores de Sierra Sálvada dokumentalaren emanaldia. Filmaren estreinaldiak oso harrera ona izan zuen Amurrion eta inguruko hainbat artzainek eman dute bere lekukotza euren ogibidea nolakoa zen azaltzeko.
Bola jokoa
Bukatzeko, San Isidro Bola Txapelketa jokatuko dute Kexaan. Maiatzaren 19an, larunbata, izango da, 18:00etatik 20:00ak arte. Hurrengo egunean, igandean, 11:00etatik 13:00ak lehiatuko dira.