Anuntxi Arana aiararraren Mito hurbilak liburuak espazio digitalera egin du jauzi. Booktegi argitaletxeak aurkeztu du bigarren edizioa bere webgunean. Gatuzain argitaletxearekin ekoitzi zuen lana Aranak. "Booktegik dohainik ezartzen ditu euskal liburuak euskaldun guztien esku, eta Mito hurbilak ere irakur dezakezue bertan", adierazi dute argitaletxeko kideek.
Liburuaren ezaugarriak
Euskal mitologia du ardatz liburuak, eta 135 orri ditu, hamar kapitulutan banatuta. Lehen edizioa 2000. urtean atera zen. "Mamian aldaketarik gabe dator oraingo hau", zehaztu dute.