Berriz argitaratu dute Anuntxi Aranaren Ipar Euskal Herriko legenda eta ipuinak lana. 1985. urtean plazaratu zuen antropologo aiararrak liburu hori. Baina, orduko edizioa agortua dagoenez, berria atondu dute.
Jean Francois Cerquandek XIX. mendean eginiko lau artikuluren transkripzioak jasotzen ditu liburuak. Kondaira eta ipuinen gaineko “lehen lan serioa” izan zen Cerquandena, Gatuzain argitaletxeko kideen arabera; “interes berezia dute iparraldeko euskalkietan bilduak izan ziren istorioek, hizkuntza zein mitologia aldetik”.
Durangoko Azokan egongo da liburua eskuratzeko aukera.
