Errefuxiatuen aldeko ekimena egingo dute Luiaondon asteburuan. Ekainaren 15ean hitzaldia eskainiko dute Otueta Gizarte Etxean 18:30ean, Ongi Etorri Errefuxiatuak elkarteko kideen eskutik. Hurrengo egunean mendi martxa bat egingo dute. Laudio, Arespalditza eta Amurriotik abiatuko da jendea 10:30ean, 12:00etan Luiaondora iristeko. Ibilaldian izena emateko 2 euro ordaindu beharko dira. 12:45etatik aurrera azoka eta argazki-erakusketa egongo dira herrian. Herri bazkaria egingo da gero, 15:00etan. Arratsaldean zunba saioaz gozatzeko parada egongo da eta kontzertuak egongo dira gero, 20:00etatik aurrera.
Lortutako dirua Greziako errefuxiatuekin lan egiten duen Himaya izeneko gobernuz kanpoko erakundeari emango diote. “Gobernu kanpoko erakunde horrek lan handia egiten du Greziako kanpalekuetan dauden errefuxiatuak pisuetara eramaten”, azaldu du ekimenaren antolatzaileetako bat den Susana Harillok.
Hemen ikusi daiteke egitarau osoa:
Modu horretan, Aiarak jarraipena emango dio eskualdean iaz abiatutako errefuxiatuen aldeko elkartasun maratoiari. Orain arte Urduñan, Amurrion, Laudion eta Orozkon egin dituzte ekimenak.