Getxo Express lehiaketaren III. Edizioan saritu dituzte Ruben eta David Blyth anaiak. Publikoaren saria jaso dute Mi caballo negro de plástico filmagatik. “42 ordu izan genituen filma egiteko”, azaldu dute Arespalditzako anaiek. Beste bi baldintza ere bete behar izan zituzten: Getxoko leku batzuk eta xakeko zaldi beltza agertzea. Epea amaitu baino ordu erdi lehenago entregatu zuten lana.
Koldo Serra zinemagilea (Bosque de sombras, Gernika) izan zen epaimahaiko kideetako bat. 25 lan aurkeztu ziren guztira norgehiagokara.
Honakoa ez da arespalditzarrak lehiaketa horretan saritzen dituzten lehen aldia. Iazko edizioan lehen saria eskuratu zuten ondorengo filmarekin:
Horrez gain, duela hilabete batzuk bigarren saria eskuratu zuten Bilbao SeriesLand Fake Trailer lehiaketan, lan honegatik: