Indarkeria matxistaren aurka borrokatzeko estrategiak garatzea izan da topaketaren helburua. Eztabaidaguneak atondu dituzte horretarako. Antolatzaileek oso positiboki baloratu dute egondako parte hartzea. “Ekarpen pilo jaso dugu indarkeria matxistari aurre egiteko protokoloan eta planean jasotzeko”. Azaldu dutenez, 70 emakume inguru bertaratu dira topaketara.
“Klownklusioen” ostean bazkaria egin dute eta karaoke feministarekin eman diote amaiera ekintza-sortari.