2021ean aldatuko dute Laudio eta Amurrio arteko autobidea

Izar Mendiguren Cosgaya 2018ko abe. 6a, 14:24

Laudio eta Amurrioko sarbideen arteko tramoa errail bikoitzekoa izango da. / Aiaraldea.eus

9 kilometroko tartean erraila bikoiztuko dute, Arabako Foru Aldundiaren Errepide Plan berrian jasotakoaren arabera.

18 urtetan 24 hildako egon dira Amurrio eta Laudio arteko A-625 errepidean. Trafiko aldetik oso bide erabilia da Luiaondoko zatia. Eragindako heriotza kopuru altua dela medio, Arabako puntu beltzen artean dago. Iragan asteartean izan zen azken ezbeharra, ibilgailu eta kamioi baten arteko talka hain zuzen. 

Gaur arte hartutako neurriak
2011n ezarri zuten abiadura kontrolatzeko radarra Luiaondon, istripuak saiheste aldera. Geroztik, 70 kilometro orduko abiadura da zati horretako muga. 2014an, aldiz, Arabako Diputazioak seinaleak ugaritu zituen. Era berean, radarra konpondu zuten, 2011n ezezagunek su eman baitzioten eta, ondorioz, ez baizebilen martxan.

2021eko obrak
16.8 milioi eurotako obra egingo du Arabako Foru Aldundiak 2021erako eskualdean. Hain zuzen, Amurrio eta Laudio arteko errepidean errail bikoitza jarriko dute. Izan ere, egunero 10.000 ibilgailu igarotzen dira bertatik. Hortaz, erabilerari erreparatuta, neurri hori ezartzeko mugan dago. Egitasmoak 9 kilometro izango ditu, Laudioko eta Amurrioko sarbideen arteko tartea. 

Saratxoko saihesbidea izango da eskualdeko hurrengo obra esanguratsua. Egun, proiektua lehiaketa fasean dago, hurrengo urtean hasiko baitira lanak.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide