Yeray Perezek eta bere aitak, Victor Perezek, bukatutzat eman dute 2018-2019 denboraldia asteburu honetan.
Horretarako Portugalera jo zuten, Macedo de Cavaleiros udalerrira, hain zuzen. Han falkoneriako kopa iberiarra lehiatu zen eta biek lortu zuten finala jokatzea.
Victor Perezek ezin izan zuen podiumera igo, nahiz eta iaz irabazlea izan eta urte asko daramatzan proba horretan parte hartzen. Yerayk, ordea, bigarren postua erdietsi zuen.
Biek azaldu dute oso pozik amaitu dutela denboraldia eta orain atsedena hartuko dutela. Izan ere, hurrengo hilabeteak hazkuntzarako baliatzen dituzte eta ekainera arte ez dira entrenatzen hasiko berriro.