"Historias a bocados" telebista programak kapitulu berria grabatu du Aiaraldean. Izoriako gazta aukeratu dute mintzagai izateko. Joseba Argiñanok gidatzen du programa, Karlos Argiñano sukaldari ospetsuaren semeak. Grabaketak asteazkenean egin zituzten, eta apirilaren 14an aurkeztuko dute saioa.
Ez da eskualdea nabarmendutako aurreneko aldia. Izan ere, irailean hasi ziren programa igortzen, eta Delikan ekoitzi zuten lehen saioa, shitake zizen prestaketa ezagutzera emateko eta Orozkon ere ibili dira.
