Aiaraldea Ekintzen Faktoriak Memoria historiko feminista eraikiz lan-saioa deitu du larunbaterako. Arespalditzako Emakumeen Gelan izango da tailerra, 18:00etan. Faktoriako Feminismo lan-taldeak azaldu duenez, bailarako mugimendu feministaren historia biltzea izango da asmoa, batetik. Bestetik, eskualdeko emakumeen ezagutzak eta lorpenak jaso nahi dituzte, tribiala eratzeko gerora.
_content.jpg)
Bestalde, bigarrenez Aiaraldeko emakume* feministen topaketa antolatzeko elkarlana abiatu dute jada. Iaz izan zen aurreneko edizioa, Faktorian 100 lagun inguru bildu zirelarik. Aurtengo data zehaztu dute dagoeneko: ekainaren 8an egingo dute ekimena Orozkon, eta egun osoko egitaraua atontzen ari dira norbanako eta eragileekin elkarlanean.