2019/06/15 11:00

Jaia

Umeen Jaia

Umeen Jaia
Etxaurren Ikastola, Aiara Zuhatza

Guraso Elkarteak antolatuta, Etxaurren Ikastolak itxiko du 2018/2019 ikasturtea Umeen Jaia ospatuta ekainaren 15ean. Goizeko 11:00etan abiatuko da eta tailerrekin hasiko dute egitaraua. Bizikletak baliatzen dituen Scalextrica egongo da eta 6. mailako ikasleak agurtuko dituzte -beste ikastetxe batean egongo baitira etorkizunean-. Jarraian bazkaldu dute -6 euro balioko du- eta gero Scalextrica erabiltzeko aukera egongo da berriro. Horrez gain, 15:30ean Izaskun del Cerrok zumba saioa eskainiko du eta 16:30ean apar festari ekingo diote. Amaitzeko, askaria egongo da.

Hizkuntza: Euskara

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide