2019/06/28 20:00

Aiara Menagarai | Jaia

Menagaraiko jaiak

20:00

Ekainaren 28an abiatuko dira Menagaraiko Jaiak txupinarekin. Hurrengo egunean 12:00etan meza egongo da eta 13:30ean luntxa eta zozketa. 20:00etan Aiara Dantza Taldearen erakustaldiaren ordua helduko da eta 21:30ean parrillada. Giroa alaituko du bitartean Zabal DJk eta gero areto dantzarako tartea eskainiko dute. 23:30ean txokolate janari ekingo diote eguna amaitzeko.

Azkenik, igandean, 12:00etan jarraituko dute San Pedroko ospakizunekin. Ordu horretan hasiko da meza eta 15:00etan bazkaria egingo dute: paella, solomoa piperrekin, mazedonia eta izozkia. Menagaraiko Emakume Taldeak antolatuko du eta trikitia eta jotak egongo dira. Izena eman beharra dago 635 714 578 eta 672 733 762 telefono zenbakietan ekainaren 23an baino lehen. Amaitzeko, erromeria egongo da Zabal DJrekin.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa