Lekuko batzuk salatu dute isurketa gertatu dela gaur Maroñoko urtegian. Likido hori bat agertu da lakuan barrena barreiaturik. "Baliteke organikoa izatea baina ez dirudi, xaboi usaina dago", salatu dute lekukoek.
Ur Patzuergoko teknikariak urtegira bertaratu dira eta, adierazi dutenez, ez da isurketa bat izan. Euren arabera, algek sortu dute kolore hori. Beroa edo lehorteak daudenean ugaritzen dira landare horiek. Patzuergoak inbertsio garrantzitsua egin zuen filtro bereziak jartzeko, algak iragazteko.

Isurketen gaia pil-pilean dago eskualdean. Atzo aferari buruzko erreportaje hau plazaratu zen webgune honetan: