Aiarako Udalak urratsak egiten jarraitzen du, Gaztelekua irekitzeko norabidean. Horretarako bi bilera gauzatu dituzte jadanik; gurasoekin eta gazteekin.
Batzar horietan ondorioztatutakoa azalduko dute bihar 18:00etan Luiaondoko osasun zentro ohian. Hala ere, Gentza Alamillo alkateak azaldu duenez, "Ahalik eta pertsona gehienek parte hartzea nahi dugu, proiektuaren berri izan dezaten eta iritzia eman dezaten".
Hori dela eta, galderak eta ekarpenak egiteko tartea utziko dute, baita zalantzak argitzeko ere.
Nerabeak helburu
Gaztelekuaren helburua izango da Aiarako nerabeei topagunea eskaintzea. Zehazki, 12 urtetik gorakoentzako zerbitzua izango da.