Datorren otsailaren 9an egingo da aurtengo Etxaurren Ikastolako eskola kiroleko krosa, kategoria anitzeko probekin.
Era berean, adin guztientzako herri lasterketa ere antolatuko da, oharrean adierazi bezala, “euskara eta kirola bultzatzeko”.
Eskola kiroleko sei lasterketa antolatuko dira, bina kategoria bakoitzeko (benjaminak, kimuak eta haurrak), bat emakumezkoentzat eta beste bat gizonezkoentzat. Inskripzioa emateko epea 10:00etan hasiko da egunean bertan.
Lasterketak 11:00etan hasiko dira haur kategoriako neskekin, eta 12:10etan amaituko dira mutil benjaminekin.
Bi zirkuitu konbinaturik egingo dira ibilbide guztiak: A zirkuituak 900 metroko luzera izango du, eta B zirkuituak 400 metrokoa.
Herri lasterketak, berriz, 12:25ean eta 12:40an hasiko dira, hurrenez hurren. Lehenengoa adin guztientzat izango da, eta 400 metroko ibilbidea izango du soilik. Bigarrena, aldiz, helduentzat bakarrik izango da, 3600 metroko ibilbidearekin.