Aiarako Udalak herriko jarduera hezitzaile eta kirol ekintza guztiak bertan behera utzi ditu gaurtik aurrera, baita udalerriko eta aisialdiko ikastaroak ere, koronabirusa dela eta. Ohar batean adierazi dutenez, herritarrek administrazio izapideak egiteko informazioa 945 39 90 13 telefonora deituta eskatu ahalko dute, edo www.aiarakoudala.eus webgunea erabilita, betiere Udaleko bulegoetara gerturatzea ekidinez.
Era berean, informazioa udaleko kanal ofizialen bidez (webgunea eta sare sozialak) lortzea gomendatu diete herritarrei, eta hartutako neurri horiek Eusko Jaurlaritzak Osasun Sailaren jarraibidek betetzera mugatzen direla gehitu dute.