2021 ots 08 Laudio
Ostiralean gainditu zuen Laudiok 100.000 biztanleko 500 kasuen langa, eta eremu gorrian sartu zen ondorioz. Asteburuan zenbatutako COVID-19 datuek 506,78an utzi dute intzidentzia metatuaren tasa, eta bihartik aurrera sartuko dira indarrean eremu gorriari dagozkion neurri murriztaileak: ostalaritza establezimenduen itxiera eta taldekako kirol jardueren debekua.