Aiarako Udalak Etxean Zurekin programa aktibatu du Gobernuak ezarritako koarentena dela eta, mendekotasuna duten pertsonei etxeko laguntza emateko eta erosi beharrekoak etxera eramateko. Ohar batean azaldu dutenez, ekimen hau aurrera eraman ahal izateko, Etxeko Laguntza Zerbitzua indartuko dute.
Hortaz, Etxeko Laguntza Zerbitzuak dagoeneko erabiltzaile ziren pertsonei laguntza eskaintzen jarraituko die, baita laguntza berezia behar duten beste orori ere. Behar izatekotan, janaria banaka banatuko dutela esan dute ere. Neurri hauek 945 151 015 telefonora deituta eskatu ahalko dira.
Udalarekin kontaktuan jarri behar izatekotan 945 399 013 telefonora deitu beharko dute biztanleek, 8:00etatik 15:00etara. Ordu horietatik kanpo, berriz, 615 788 146 telefonora deitu beharko dute.