Koronabirusa duten jakiteko proba egin diete Menagaraiko Amor misericordioso eskolako sei erabiltzaile eta moja bati. Emaitzen zain daude orain zazpi kideak. Isolatuta daude eta medikuen zaintza eta kontrola jasotzen dute egunero.
Hedabideetan zabaldu dutenez, zazpi lagunek dituzte koronabirusak eragindakoak izan daitezkeen sintomak (eztula, arnasteko zailtasuna eta abar), baina egoera onean daude, moja nahiko nagusia den arren.
Duela egun batzuk alarma piztu zen herrian, erabiltzaileetako bat hil zelako. Hala ere, eskolako arduradunen arabera, heriotza horren bestelako gaitz batekin zuen zerikusia, ez koronabirusarekin.