Uztailaren 3tik irailaren 6ra egongo dira irekita Aiarako Udal Igerilekuak. COVID-19a dela eta, harpidedun-txartela duten erabiltzaileak soilik sartu ahalko dira azpiegituretara. Hau da, ez da bertan sarrerarik eskuratzeko aukerarik egongo. Horrez gain, udalak aurreratu dute “ezohiko segurtasun neurriak” jarriko dituztela, eta aforoa “uneoro” kontrolatuko dutela.
Ordutegia
Igerilekuak egunero egongo dira erabilgarri. Astelehenetik ostiralera 12:00etatik 21:00etara egongo dira zabalik. Asteburu eta jaietgunetan, aldiz, ordubete lehenago irekiko dira.
Nola egin harpidedun
Udalerrian erroldatuak dauden herritarrek badute dagoeneko harpidetza egin edo moldatzeko aukera, ekainaren 26ra arte. Erroldatuak ez daudenek, ordea, hilaren 26tik 30ra bitarteko tartean egin beharko dituzte tramite guztiak,web@aiarakoudala.eus helbidera mezu bat bidalita. Tokiko erakundearen webgunean (www.aiarakoudala.eus) topatu daiteke informazio guztia.